Martxoaren 8an, igandea, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren hirugarren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
TOPAGUNEA: La Burundesa autobusa hartuko dugu 8:45ean Iztietako geldtokian (Irun norazkoan), horretarako 8:35ean bertako geltokian geldituko gara.OHAR GARRANTZITSUA: Bakoitzak online hartu behar du bere autobuseko billetea, 2,70 euro.
Hemen duzue esteka:
https://regular.autobusing.es/venta/index?locale=eu
Autobusean, egun berdinean, eros daiteke ere, baina asko izango bagina edo, gu baino lehen beste talde bat sartuko balitz, lekurik gabe gera zintezke.Online egiteko datuak:
Jatorria: Errenteria (norbait beste geltoki batean igoko bada, dagokion geltokia aukera dezala, autobusa Donostian hasten da, gero Errenteria, Irun, Behobia, Bera).
Helmuga: Bera Aguerra
Eguna: martxoaren 8a, IGANDEA
Ordua:
-Donostian 8:30ean
-Errenterian 8:45ean
-Irunen, geltokiaren arabera 8:55/9:00ean
IBILBIDEA: “Bera-Ficoba”, 16 kmtroko luzera izango du, eta ez du desnibelik izango.
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.
