Ipar martxako irteera burutu dugu Beratik Irunera

Gaur, martxoak 8, emakumearen eguna, ipar martxako taldeak Bera eta Ficobaren arteko bide berdea  egin du. Goizeko  8:45ean, Iztietan, La Burundesa autobusa hartu dugu 26 lagunek, eta Berako azken geltokian jaitsi gara. Bide berdean sartu gara, Bidasoa ibaia beti gure eskubian eduki dugu, zenbait zubi eta tunelen azpitik pasa gara, Endarlatza, Behobia eta behin Irunen, ibaiaren lau uharteak ikusi ditugu. bukatzeko Ficoban topoa hartu dugu. 16,6 km-ko eta desnibelik gabeko  irteera izan da.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720332417372/