Gipuzkoako buzoiak bazkideen arteen

Urdaburutik ohiko talde irteerak egiteko ezintasuna ikusita, 2021eko martxoaren 27an hasiko den jarduera hau proposatu nahi dizuegu:

ERRONKA

Gipuzkoako 310 mendi nagusiak igo eta hauen buzoiei argazkiak ateratzea Urdaburuko kideen artean. Honekin, adibidez, Araban eta Bizkaian gutxi gora behera amaituta dagoena baina oraindik Gipuzkoan egiteke dagoen zerbaitetan lagunduko dugu. Erreferentzia gisa erabiliko dugun zerrenda mendikat.net webgunetik atera dugu, zehazki 1. eta 2. kategoriako mendiak.

Jarduera, funtzionamendua eta jarraipena 2017koaren oso antzekoa izango da (EH-ko 596 mendi nagusiak igo genituenean), baina beste zerrenda bat jarraituz eta bereziki buzoiak izango direlarik oraingo protagonista nagusiak. Jarduera mendiak igotzea, komunikatzea eta buzoi bakoitzaren argazkiak bidaltzea izango da, eta aukeran parte-hartzaileen beste argazki bat. Buzoien argazkiak lehen planoan aterako dira, ahalik eta kalitate eta irakurgarritasun handienarekin. Gailurrean hainbat buzoi badaude, buzoi bakoitzaren argazki bana eskatzen da.

Parte-hartzaile bakoitzeko mendien mugarik ez da egongo.

JARRAIPENA

2017an bezala, Urdabururen webgunean ere eskuragarri egongo diren web mapa eta Excel fitxategi batetik jarraituko dugu, maiz eguneratuko dena. Web mapak igota eta igotzeke dauden mendiak bereiziko ditu eta mendi baten gainean klik eginez datu guztiak agertuko dira: igoeraren data, nor igo den, buzoiaren argazkia, etab.

BUZOIAK JAKINARAZI   (email berezi batetara)

Zenbaketa eta kudeaketa lanak errazteko, jakinarazpen guztiak proiektu honetako posta elektroniko berezira helaraziko dira: urdaburu75@gmail.com  (ez Urdaburuko posta elektroniko ofizialera). Datu hauek adieraziko dira: igotako mendia, zenbat buzoi dituen, igoeraren data eta gailurra egin duten bazkideak (izena eta abizenak). Baita gailurreko  buzoi bakoitzaren lehen planoko argazki bat bidaltzea, eta aukeran, beste argazki bat parte hartzaileekin.

Helbide elektroniko honek ere balizko akatsak edo ahaztutako gauzak zuzentzeko, zalantzak argitzeko, edo proiektu honi lotutako guztirako balioko du.

Proiektu honetan parte hartzera eta mendiaz gozatzera animatzen zaituztegu, baina beti ere indarrean dagoen araudia eta pandemiatik eratorritako mugak errespetatuz: mugikortasuna, parte hartzaile kopurua, etab.

LINKAK:

Web mapa: https://www.arcgis.com/apps/View/index.html?appid=20dc937047424572b920ad73ead22d47

Excel zerrenda deskargatu (eta proiektuko beste gauzak): https://onedrive.live.com/?authkey=%21AJp8QEL5XAU0Eck&id=C7432AF8BBF5BF78%212518&cid=C7432AF8BBF5BF78

Igoerak jakinarazteko helbide elektronikoa: urdaburu75@gmail.com 

MENDI ZERRENDAREN XEHETASUNAK

Gipuzkoan buzoiei buruzko zerrenda espezifikorik gabe, ez da erreza erreferentziazko zerrenda bat finkatzea. Hainbat iturri arakatu ondoren, eta gutxi gora beherako zenbaketa batekin gerturatu ostean, https://www.mendikat.net webguneko zerrenda iruditu zaigu aproposena. Zehazki, 2020-12-31an zituen 1. mailako 112 mendiak eta 2. mailako 200 mendiak (3. mailako 500 mendiak baztertuz). Praktikoki 1. mailako guztiek eta 2. mailako ia denek buzoia badutela ikusi ondoren, eta 3. mailakoetan buzoi gutxi egotea espero delarik (Aralar eta Aizkorrin ez beste).

Bigarren mailako 2 mendi baztertu ditugu, beraien eskalada edo igoera debekatuta edo hesituta dagoelako: Anduitzeko Haitzorrotza (646) Aralar-Arritzagan, eta Faro de la Plata (139) Pasaian. Honekin 310 mendiko zerrenda bat finkatu dugu. Horietatik buzoi gabeko 10-15 leudeke, hauetako gehienek gurutze bat edo geodesikoa badutelarik. Hala ere mendi hauek ere igoko ditugu, buzoirik ez dutela egiaztatzeko eta behintzat taldearen argazkia ateratzeko.

BESTE IZEN BAT DUTEN BUZOIAK

Hainbat kasutan buzoiek azken hamarkadetan mendi horri eman zaion izenik erabiliena dute idatzirik, baina duela gutxiko azterketa toponikoek beste izen bat iradoki dute, “benetakoa” edo historikoki zaharragoa izanagatik. Askotan Mendikatek (eta gure zerrendak)  bigarren izen hau izango du. Bestalde leku okerrean jarritako izenak ere izango ditugu. Anabasarik handiena Azkorriko gandorraren 1500 etan dugu. Zein menditan egon zareten gaizkiulertuak saihesteko, joan aurretik mapa ondo begiratzea gomendatzen dizuegu. Gure helburua buzoien argazki bakoitza gure mapan dagokion lekuan kokatzea bait da (idatzita duten izena edozein delarik ere).