Ohikoa denez, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak bi eguneko Ipar martxako irteera antolatu du. Oraingoan, gertu dagoen Bilbon eta Trapagarango meatze-haranean izango da. Txangoa ekainaren 13-14ko asteburuan egingo da.
Irteeraren informazioa: PLANA:
Ekainaren 13an:
-Errenteriatik goizeko 9:00etan irtengo gara kotxe partikularretan (ahalik eta kotxe gutxien eramateko antolatuko gara eta kotxerik ez dutenak eramango ditugu, gastuak partekatuko ditugu).
-10:00ak aldera iritsiko gara Bilbora.
-Ibilbidea: Abra ibaia, Erriberako merkatutik bokaleraino, ipar martxa eginez (19 km).
-Arratsaldean, metroz, Ganbara hostelera itzuli, eta han hartuko dugu ostatu.
-Afaria (erabakitzen dugunaren arabera edo hostelean edo inguruko tabernaren batean).
-Ganbara hostelean pasako dugu gaua (4 laguneko logelak).
Ekainaren 14an:
-Ostatuan gosaldu ondoren, autoak hartuko ditugu. Trapagarango meatze-haraneko Zugaztietaraino joateko (30 minutu gutxi gorabehera).
-Bertan, 11 km inguruko ibilbidea egingo dugu, aintziretatik, Peñas Negraseko interpretazio zentrotik, Picwick meategitik eta Zugaztietako labirintotik igarota.
-Bazkaria inguruan.
-Arratsaldean, Errenteriara buelta.
ADI GUTXI GORABEHERAKO PREZIOARI!:Prezioa parte-hartzaileen kopuruaren araberakoa izan daiteke, baina ostatua, erregaia, bidesariak, gosaria eta afaria 60 euro inguru izango lirateke, eta horiei igandean Zugaztietan egingo den bazkaria gehitu beharko litzaieke.
PLAZA MUGATUAK! Plaza baduzu konfirmazio emaila jasoko duzu.
LEHENTASUNA IZANGO DUTE MARTXA NORDIKOKO GURE IRTEERETAKO OHIKO PARTE-HARTZAILEEK!
IZENA EMATEA:
-martxoaren 26 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:
