Oarsoaldeko birako 3. etapa burutu dugu Jaizkibelgo paradoretik Pikoketara

Gaur larunbata Oarsoaldeko birako 3. etapa egin dugu Jaizkibelgo paradoretik Pikoketara, 61 partehartzailerekin. Eguraldi eguzkitsu eta bero samarra izan dugu eta ibilbide ederra. Lehenik Jaizkibel tontorra igo dugu eta 3. dorretik Gaintxurizketara jaitsi gara. Hamaiketakoa Gurutzen egin dugu. Hemedik ia Olaberriara heldu eta goruntz jo dugu. Erreka bitxi baten gainetik igaro eta azken aldapaz Pikoketan amaitu dugu. Autobusez Errenteriara bueltatu eta taldetxo batek Urdaburuko egoitzan bazkaldu du.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720332642615