Urdaburuko Kamiseta berriak

Gure mendi elkarteak kamiseta berriak aterako ditu! 

Oraingo honetan, marrazki berezi batekin egingo ditugu: Bordako hartza. 

Eskaerak on line egiteko epea gaurtik azaroaren 23ra izango da. 

Eskaera egiteko, hauexek dira eman beharreko pausuak:

1.-  Formularioa bete eta ordainagiria atxikitu

2.- Ordaindu beharrekoa hauetako kontu korronte batean egin beharko da trasferentzia baten bidez. Kontzeptuan, KAMISETA + eskatzailearen izen abizenak jarri beharko dira.

Prezioa: Helduak 10 euro eta haurrak 8 euro.

LABORAL KUTXA: ES73 3035 0011 25 0110061096

KUTXABANK: ES03 2095 5064 81 1061054614

Kamisetak iristean emailez abisatuko zaizue bila etortzeko.