Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Mendizaletasunaren kanpainan ‘eskola mendi‘ programako ‘eskola lehiaketan’ parte hartzen du Urdaburu Mendizale Elkarteak.
Ikasleen artean Mendizaletasuna sustatzea du helburu, partaideak jarritako helburuak betetzerakoan, Finalista bezala sailkatzen dira eta diploma egiaztatzailea jasotzen dute.
Helburu hauek bete behar dira sailkatzeko: Euskal Herriko lau tontorretara igo, bi senderismoko ibilbide motz, PR (ibili tontorretarako igoaldiak eta ibilbide motzak ikastetxe bakoitzak nahi dituen datetan egin ditzake) eta martxoko 5 ibilaldi neurtuetako batean parte hartu. Guztira 7 irteera izango lirateke, eta araututako ibilaldi neurtuan parte hartu ezean, guztira 8 irteera osatu beharko dira.