Eskaladaren hastapenak. 1940-1980

Dudarik gabe, UMEko lehen eskalatzailea Pedro Landache (Perico) izan zen. Honek 1944ko abuztuaren 13an Bulnesko Naranjo ospetsua “hegoaldeko bia zuzen-zuzenetik” igo zuen, Alfonso Martínez famatuaren laguntzaz. Azken hau, igoera ondoren egin zion txartel-ziurtagirian agertzen zuenaren arabera, “Gida Ofizialen Buru eta Picos de Europako Koto Nazionaleko Zaindari” zen.
Urteak aurrera 1950 hamarkadan UMEn eskaladari buruzko interesa berpiztu zen. Hospitaler anaiek, Josetxo Gaztelumendik, Jose Luis Martínezek eta Jose Franchesek osatzen zuten “J taldea”, humoretsuki euren buruari jarritako izena.
Garai horretan gure “guru”ak Emilio Comici, Ernesto Mallafre, Agustin Faus, eta abar… ziren, baita gertuago genuen Juanito San Martín, beranduago Euskaltzaindiako kide eta Eusko Jaurlaritzako Ararteko izango zena.
Gure materiala: 12 mm lodi eta 20 m luze zen kalamuzko soka, Jean Pierre Carasa bazkideak oparitua, 10mm-ko kordinoz eginiko bagak, guk geuk egindako artisau-iltzeak eta jatorri ezezaguneko mosketoi batzuk.
Gure eskalada hastapenak: Arkaleko haitzak, Santa Barbara, Gasterroitx haitzak, Erroiarri, eta abarretan.
Pirinioetan Pared del Cilindro, Torre de Goriz eta horrela gure arrakasta handiena 1955eko uztailarean 22an heldu zen, Naranjo de Bulnesko hego bidea.
Gero Etxebeste, Roma, Txema Mujika, Garces, Olaciregi, eta abar agertu ziren. Hauek erreleboa hartu eta benetako ESKALADA egiten hasi ziren, hastapenak, denok bezala, Santa Barbaran, Etxaurin eta abarretan eginez.
60ko hamarkada hasieran jantzia oraindik oso sinplea zen (pana edo mahoizko galtzak, felpazko alkandorak,….), baina aurrekoena baino hobea. Hala ere, lorpen garrantzitsuak egin ahal izan ziren, esate baterako: 1963 urtean, Manolo Díaz eta Alberto Lizasok bide berria ireki zuten “Los Desplomes”en (La Remacuada) eta 1965 urtean Manolo Díaz eta Alberto Caceresek Irurtzungo Bi Ahizpen haitz txikiaren lehen errepikapena (Birjinaren bidea) egin zuten.

1970eko hamarkadan tresneria nabarmen hobetuz zihoan eta bota “kleta” famatuak, duraluminiozko mosketoiak, iltzeak, sokak, estriboak eta Manolo Diazek tailerrean eginiko iltze batzuk erabiltzen hasi ziren.

Urte horietako lorpenak ondorengoak izan ziren:
• 1970ean, Manolo Díaz,Txema Mujika eta Pepe Romak Tozal de Mayo (Ravier bidea).
• 1971ko neguan, Manolo Díaz, Txema Mujika eta Goñik Anayet. Urte bereko neguan Txema, Pepe eta Goñik “Los Murciélagos” arista (Aspe).
• 1973an Ansabere (El Espigolo). Garai haietan gure elkarteak Cesare Maestri eskalatzaile italiarra Errenteriara ekarri zuen, Patagoniako Cerro Torre lehen aldiz erdietsi zuena.
• 1974an Ordesako “El Gallinero” eta Naranjo de Bulnesko W aurpegia. (Garai hartan Espainiako Federazioak Manolo Díaz Goi Mendi Eskola Nazionaleko (E.N.A.M.)
zuzendari izendatu zuen. Joseba Olaciregik idazkari gisa lagundu zion eta Pepe Roma, Martxel Toledo, Ricardo Monroy eta Txema Mujikak monitore bezala. UME Gipuzkoan monitore gehien zuen mendizale taldean zen.)
• 1976an Bionnassay arista eta Mont Blancen hiru tontorrak, hara nola Frantziarren Espoloia (Peña Vieja).
• 1977an Gallinerora (Ordesa) Navarro-Rabadá bidea eta Gran Pic D?Ossaura hego pilarea.
• 1978an Pico del Albatik Pico Russelera trabesia (3 egunetan), Pig Longen N aurpegia, Tozal del Malloko espoloiaren negu-igoera eta Toubkal (Atlas).
• 1985ean Gran Pic d ́Ossauko ipar aurpegiaren eskalada integrala.