Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Haurrentzat iraupen eski ikastaroa

3 Otsailaren

Iraupen eski ikastaroa eta irteera antolatu dugu Somporteko eski estazioan. Irteera ordua 6:00etan izango da eta 20:00ak aldera itzuliko gara.

2008tik 2014ra arte jaiotako haurrek parte hartu dezakete, hau da LH4 mailatik 4.DBHra artekoek. Gutxienez haur bakoitzeko arduradun bat joan beharko da (arduradun bakoitzak gehienez hiru haur eraman ditzake).

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. Prezioaren barruan: autobusa, sarrera (fortfaita) eta bi orduko ikastaroa sartzen dira. Helduen kasuan, ikastaroa aukerakoa da eta horretarako taldea osatu beharko da, beraz aukera hori gabe prezioa 35€koa da. Irteeran elkarteko materiala erabiliko dugu, haurren kasuan alokairua prezioaren barruan sartzen da baina helduen kasuan bazkideak ez direnek ordaindu egin beharko dute.

Izen emateko epeak: 

  • Urtarrilaren 11tik – 15ra arte: Urdaburuko bazkideak (haurra edo arduraduna)**. 
  • Urtarrilaren 16tik – Urtarrilaren 19ra:  ez bazkideak.

Izen ematea arratsaldeko formulario honen bidez egin behar da.

Izena eman ondoren, behin datuak egiaztatuta, korreo bat jasoko duzu zure eskaera onartua izan dela esateko eta irteeraren inguruko informazio gehiagorekin. Soilik orduan elkarteko kontu korrontean ordainketa egin ahalko duzu.

** Izena ematen duen arduradunak joan beharko du irteerara. Arduradunak ezingo balu irteerara joan, beste bazkide batek ordezkatu beharko luke edo ordura arteko duten lehentasuna galduko luke.

Zehaztasunak

Data:
3 Otsailaren
Ekitaldi Kategoriak:
,