Kirolaria zarela egiaztatzen duzu mendiko kirol-diziplinetan: mendi-ibilaldiak, mendizaletasuna, eskalada, amildegien jaitsiera, alpinismoa, espeleologia, mendiko erraketak, mendiko eskia maila ez-lehiakorrean eta kirol-eskalada, mendiko eskia, orientazio-lasterketak eta mendiko lasterketak maila lehiakorrean.
Honako hauek izango dituzu eskura:
- Ospitaleratzea dakarren kirol-istripuko asegurua
- Birgaitzea
- Bizi-asegurua mendian gertatutako istrpuetarako
- Mendiko jardueragatiko erantzunkizun zibileko asegurua
Federatzeko unean, federatzen zaren esparrua aukeratu behar da:
- Estatua
- Estatua eta Frantziar Pirinioak: Andorra, Pirinioak, Portugal eta Atlas barne
- Mundua
Hiru hilean behin PYRENAICA aldizkaria jasoko duzu zure etxean. Haur eta Gazte kategorietako pertsonek aldizkaria aukeratu ahal izango dute, ordainketa osagarri bidez.
Lizentzia jaulki unetik urte bereko abenduaren 31ra arte balio du.
Izapidetza:
Bazkidea bazara, Euskal Federazioaren Lizentzia (EMF-FVM) eta Espainiakoa (FEDME) izapidetzeko zerbitzua eskaintzen dizugu. Horretarako, hiru aukera daude:
- Aurrez aurrekoa: eskabidea eta banku-egiaztagiria gure egoitzan entregatuz. Eskaera orria inprimatu (INPRIMATZEKO BERTSIOA).
- Web formularioa erabiliz: lizentzia online tramitatu. Banku-egiaztagiria atxikitu eskaeran.
PREZIOA / LIZENTZIAREN KALKULUA
ASEGURU-POLIZAK