Tolosaldeko bira proiektuak 10 etapa izango ditu, eta Tolosan hasi eta amaituko da. XXI. mende honetan ukitu ez ditugun zenbait mendilerro eta gailur “ukituko” ditugu: Uzturre, Urdelar, Larre, Ipuliño, Urkita, Otsabio, Laparmendi, Urreagako haitzak, Atzo, Lobasagur, Erniozabal. Beste leku bitxi, ezezagun edo interesgarri batzuk bisitatzeko ere aprobetxatuko dugu: Atxulondoko burdinola (Zizurkil), Basagain herri zaharra (Burdin Arokoa) Anoetan, San Juan Iturri (Baliarrainen), Ibiurko urtegia, etab.