Mendi Irteera: Urdazuriko bira 6. etapa

Urdazuriko biraren 6. eta azken etapa antolatu dugu, 2020ko martxoan egin ezin izan zena, abenduaren 18rako. Ibilaldia: Lizuniagan hasiko da eta Larrun gailurretik eta Askaingo Oleta auzotik igaro ondoren, Donibane Lohitzunen amaituko da. Denera distantzia 18 km izango dira, gainbehera 750 m eta 5,30 ordu inguruko iraupena. Kontuan hartuta ibilbidea ez dela oso luzea izango, goizeko txangoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik, eta 7,35 Lintzirinetik (Hotelaren atzeko aldean). Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan, edo elkarteko web orrian bitartez. 

Hemen duzue formularioa: 
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2021-12-18-urdazubiko-bira

Izen emateko azken eguna abenduaren 16a izango da. Irteeraren prezioa 15 € da eta autobusean kobratuko da.

Informazio gehiago hemen.