Tolosaldeko Birako hirugarren etapa

Apirilaren 9an, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Tolosaldeko biraren 3. etapa antolatu du. Ibilaldia Urtotik Lizartzara izango da eta bidean Ulizar eta Urkietako gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 5,30 ordukoa izango da. Irteera goizekoa izango da eta bukatzean Errenteriara bueltatuko gara.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioren bitartez.

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-04-09-tolosaldeko-bira