Aurrepirineora irteera egin genuen, hainbat gorabeherekin

Pasa den maiatzak 28-29 asteburuan aurrepirineora ohiko asteburuko irteera egin genuen 26 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina eta ibilbide ederrak suertatu ziren, larunbatean bero pasa genuen arren. Larunbatean Boltañatik Escalonara arteko ibilbidea burutu genuen. Boltañatik 27º C-ekin irten ginen San Vicente herriruntz. Hemendik aurrerako protagonista Peña Montañesa tontorraren bista izan zen. Lepoetako batean partehartzaile bat beroaren ondorioz ondoezik sentitu zen, baina piska bai itxaron eta aurrera egin ahal izan genuen, bide zaharretatik Escalona herrian amaituz. Ondoren Casa Pineta albergera joan ginen afaldu eta lo egitera. Igandean 4 partehartzailek ez irtetea erabaki zuten. Hauetako batek covid19 testean positibo eman zuen igande goizean. Bestela Bielsa eta Lafortunada arteko irteera luzeagoa baina oso polita egin genuen, Canal de Cinca deiturikoa ia osorik eginez. Goizean goiz irtenda beroa ia bukaeran agertu zen. Tella herritik hurbil trikuharria bisitatu ondoren 14:50 aldera amaitu genuen Lafortunada herrian. Bertako taberna batean bazkaldu eta bueltako bidai luzeari ekin genion, jende gehiena autobusaren aurrekaldean pilatuz eta gaiso zegoena atzean. Baina bidaiak ere gorabeherak izan zituen. Geratu gabe egin nahi genuen baina Iruña baino 15 km lehenago autobusaren gurpil bat lehertu eta Torres de Elorz herriko poligono batean geratu behar izan genuen ordu bat. Zorionez Iruñeatik gurpila aldatu eta konpontzeko laguntza bideratu zen, eta bitartean batzuk handik urrun samar zegoen taberna batera joan ziren, hango komunean partehartzaile bat ataskatuta geratu zelarik. Hainbeste gorabehera ondoren 22:00 inguruan iritsi ginen Errenteriara.
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN