Sierra Demanda irteera: ekainak 11 – 12

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ezkaraiko San Lorenzora irteera antolatu du ekainaren 11 eta 12ko astebukaerarako.

IBILBIDEA:

LARUNBATA 11: Pineda de la Sierra-San Millán (2131 m.)-Altuzarra-Sta Cruz del Valle Urbión, 20 km

IGANDEA 12: Valdezcaray-San Lorenzo (2271 m.)-Ezcaray, 17 km


AUTOBUSA: Larunbatean 7:00etan Errenterian (ZUMARDIko geltokian) eta 7:15ean Aritzetan (autopistan).

NON LO eta ZER ERAMAN: Eguneko motxilarekin aski da. Larunbatean Ezkaraiko El Molino Viejo aterpean lo egingo dugu, pentsio erdian (afaria eta gosaria barne). Mantak eta maindireak izan arren, sako edo sako maindire arin bat eramatea gomendatzen da.

PREZIOA: 60€, autobusa eta aterpea (afaria eta gosaria barne). 
Plaza mugatuak: 60 pertsona
Plaza baduzu (konfirmazio emaila jasoko duzu) eta 60€ko ingresoa egin beharko duzu elkarteko kontu korrontean erreserba gauzatua gelditzeko.

IZENA EMAN: Maiatzaren 31etik ekainaren 9ra arte. Ohi bezala. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan.Edo web formulario hau betez:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2022-06-1112-sierra-demanda