Urdaburu Eguna 2022

Azaroaren 27an, igandea, Urdaburu eguna ospatuko dugu. Mendi irteera egin ondoren babarrun jatea izango da Arritxulon. Bai mendi irteeran, eta bai bazkarian parte hartzeko ere izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna bazkideei emango zaie.

Hemen behean atxikita duzue egunari buruzko informazioa,  gure web orrian ikus dezakezue ere. 

Irteeran edo bazkarian izena emateko azkeneko eguna azaroaren 17a da.

BAZKARIA

Non: Arritxulo (Oiartzun)

Ordua: 14:30ak

Menua:

– Helduak: babarrunak sakramentuekin. Prezioa: 20€ (edaria eta kafe barne, ondorengoak aparte)

– Haurrak: menua zehazteke. Prezioa: 5€

Bertan ordainduko da.

Itzulera ordua: 17:30ak aldera (autobusa)

Hiru txango ezberdin burutuko dira eta dagokion izen ematea egin ahal izateko hona hemen informazioa:

HELDUEN txangoa, EDO BAZKARIRA SOILIK:

Ibilbidea: Arrritxulo-Endara-Domiko-Bidango-Bianditz 840-Arritxulo (14,5 km)

Irteera ordua: 7:30ak (Zumardia)

Irteera ordua bazkarirako soilik:: 13:45 (Zumardian)

Mendi irteeran edo/eta bazkarirako izena emateko:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2022-urdaburu-eguna/izen-ematea-helduak

GURASOEN TXANGOA: 

Ibilbidea, Listorreta-Urdaburu-Listorreta izango da.

Irteera ordua: 8:00ak (Iztieta)

Eskolartekoen sailan ibiltzen diren haurren gurasoentzat txangoa. Eskolartekoen ibilbide eta ordutegi berdinak izango ditu. 

Egin ohi dugun bezala, eskolartekoak aurretik joango dira begirale taldearekin eta gurasoak atzerago. Tontorrean elkartuko dira eta jatsiera elkarrekin egingo dute. 

Eskolartekoek ohiko moduan izena emango dute Orereta Ikastolan eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen gelditzen diren edo ez.. 

Formulario honetan soilik gurasoek eman behar dute izena eta bazkaltzen geldituko diren edo ez adierazi:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2022-urdaburu-eguna/izen-ematea-gurasoak

TXIKIEN TXANGOA:

Txango hau eskolartekoekin ibiltzen ez diren haurrentzat dago bideratua baina edozein haurrek parte har dezake  beti ere heldu baten ardurapean.

Irteera ordua: 8:00etan Susperregin izango da, norbera bere kabuz bertaratu beharko da. 

Ibilbidea, Susperregi-Urdaburu-Susperregi izango da; (Urdaburu tontorrean edo bidean ikastolakoekin elkartuko dira eta ondoren denak batera jaitsiko dira Susperregira).

Txikien mendi irteeran eta bazkarian izena emateko:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2022-urdaburu-eguna/izen-ematea-txikiak

Izena eman nahi dutenek gure elkartean ere egin dezakete astearte eta ostegunean 19:00etatik 21:00etara edota 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean. 

Dena den zalantzarik baduzue jarri kontaktuan telefonoz edota email bidez.