Pasa den asteburuan, ekainak 13 eta 14, oporraldiaren etena baino lehen, ipar martxako, ohikoa den, bi eguneko irteera egin genuen.
Larunbataz Bilboko Abra ibaiaren eskubiko ertzatik, 14 km inguruko ibilbidea egin genuen Riberako Merkatutik Portugaletera. Zubi eskegia zeharkatu eta gero, beste 3 km gehiago egin genituen Sestaoraino, bertako Naval Sestao hotelean, ostatua genuelako.
Igandean, hotelean gosaldu, gauzak jaso eta kotxez Larreineta funikularra hartzera joan ginen Trapagaranera igotzeko. Egun honetako paseotxoa motza izan zen, 8 km ingurukoa, besterik ez,
Zugaztietako Meatzalde goikoa parkeko lakuak eta eskulturak ikusi, Zugaztieta auzoa , labirintoa, Ekoetxea, Picwick mehaztegiko parajeetaz disfrutatu eta Casa Sabina jatetxean bazkari on batekin bukatu genuen asteburu bero, bero, bero hau!
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720334230576/
