Argazki emanaldia: “Senda Camille”

Otsailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide diren Juan Esteban Agirre Karrikirik (Karri) eta Jon Zumalabek “Senda Camille” argazki emanaldia emango dute. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.