Pasa den maiatzak 13-14 asteburuan urteroko Aurrepirinioko irteera egin genuen, 18 partehartzailerekin, aurtengoan Loarre ingurutik, eguraldi lehorra eta nahikoa ona izan genuelarik inguru horretan, Errenterian egindakoaren alderatuz.
Larunbatean Sarsamarcuello eta Loarre arteko zeharkaldi polit bat egin genuen, 3 tontor igoz, aipagarriena Don Hueso (1501). Txangoaren ondoren Riglos herriko aterpean egin genuen lo. Eta igandean beste zeharkaldi polit bat, Loarretik irten eta gazteluaren albotik pasata, Pusilibro (1597) tontorra eginez eta Rasal herrian amaituz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720308349544/
@ Re