Ekainaren 17an, Arabako birako 5. etapa burutu genuen Yécoratik Oyónera 49 partehartzailerekin. Eguneko protagonista beroa izan zen, hasieratik. Eta bestalde, mendietatik urrun, mahasti arteko ibilbidea, itzalik gabea, partzelaria eta asfaltu askorekin. Eskerrak herrietan itzala eta iturriak zeudela. Yécoratik 10:00 aldera irtenda, Barriobusto eta Labraza igaro genituen, hemen hamaiketakoa eginez. Ondoren Moredatik pasa eta Oyónen amaitu genuen, bertan bazkalduz. Ikaragarrizko ekaitza lehertu zen autobusez irteteko orduan, eskerrak barruan ginela. .
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720309215394/
- Pirinioetara irteera: uztailak 8-9
- Irteera URDABURU M.E. : Arabako Birako seigarren etapa