Gaur larunbata Oarsoaldeko bira amaitu dugu 7. eta azken etaparekin, Listorretatik Errenteriara, 41 partehartzailerekin. Eguraldi lainotua izan dugu, berorik ez baino sargoria. Listorretatik Frantzilla eta Perurenaruntz jo dugu ondoren Txoritokietara igoz, gotorlekura ezin sartuz (itxia eta pasarela kendua). Ondoren Aitzetako zabala trikuharritik Artxipi lepora joan gara San Marko gotorlekua barrutik bisitatuz. Jaitsieran Kutarro ere bisitatu dugu. Beraunera heldurik Esnabide baserritik Don Boscora jaitsi eta bidegorriz Errenterian amaitu dugu, gure lokalean. Txangoaren ondoren, proiektu eta denboraldi amaiera bezala, bazkaria egin dugu Errenterian, Olibeteko jubilatuen egoitzan, ezin giro hobean.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720334737871


