Ipar martxako irteera: Otsailak 4

Otsailaren 4ean, igandea, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Lezoko tren geltokian 8:55ean (trena 9:06ean ateratzen da), ez da inor itxoingo; edo Andoain-centro treneko geltokian 9:40ean. 

Ibilbidea: Leizaran (Lizarkola kanala eta Ubaran), 10,20 km. Ibilbide mixtoa da, mendiko pista, asfaltoa eta aldapa txiki bat. Bidean, Lizarkola kanala, Sorginen zubia, Bertxin eta Olaberri ur zentralak ikusiko ditugu.

ZER ERAMAN: Ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-urtarrilaren 25etik – otsailaren 2 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea