Gaur, urtarrilak 20, Arabako birako 11. etapa burutu dugu Rivadesellatik Sobrónera 60 partehartzailerekin. Txangoa laua eta azkarra izan da, baina oraingoan atsegina. 9:25ean abiatu gara -3º C tenperaturarekin. Beraz goiz oso hotza izan dugu baina egun oskarbia eta oso polita. Ibilbidean zehar herri ugari igaro ditugu: Leciñana del Camino, Caicedo Yuso, Fontecha, Puentelarrá, Villanueva Soportilla, eta etapa bukaeran harrizko muro luze antzeko batetik Ebro ibaia zeharkatu dugu, Sobrónen 14:40 aldera amaituz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720314233069
![](https://live.staticflickr.com/65535/53476447938_c999bffc0b_5k.jpg)
![](https://live.staticflickr.com/65535/53475398087_a4aa360c76_3k.jpg)
![](https://live.staticflickr.com/65535/53476718560_1deb30286e_3k.jpg)