BTT irteera: Gasteiz-Kanpezu-Gares

Urdaburu Mendizale Elkarteak bi eguneko BTT irteera antolatu du, martxoak 23 eta 24ko astebukaerako.

IBILBIDEA:
Larunbata 23: Gazteiztik Kanpezura Vasco-Navarro trenbidearen bide berdetik.
Igandea 24: Kanpezutik Garesera. Lizarraraino bide berdetik, eta Garesera Santiago bidetik.

Etapen perfilak atxikituta bidaltzen dira.

AUTOBUSA:
Larunbatean 7:30ean Niessen ondoan dagoen bus geltokian Donostiarako norabidean.

NON LO ETA ZER ERAMAN:
Kanpezuko aterpetxean lo egingo dugu eta bertan pentsio erdia izango dugu, hau da, afaria eta gosaria barne. Ez da lo zakurik eraman behar, maindireak, mantak eta burukoak daude.

IBILBIDERAKO ERAMAN BEHARREKOA:
Motxila txiki edo alforja batean, eguneko pikoteoa eta hotzerako edo euritarako arropa (badaezpada ere).

IBILBIDEAREN ZAILTASUNA:   ERTAINA
Ibilbideak ez du zailtasun tekniko garrantzitsurik baina aldapa batzuek nahiko desnibel positibo eta negatiboak dituzte:

1. etapa: 43 km 558 D+
2. etapa:  54 km 603 D+

PREZIOA:
90€ ez bazkideentzat eta 85€ bazkideentzat. Plaza mugatuak (30). Plaza baduzu konfirmazioa jasoko duzu eta ordainketa egin beharko duzu elkarteko kontu korrontean erreserba gauzatua gelditzeko.

IZENA EMAN:  Otsailak 22tik 19:30etik aurrera, martxoak 5 21:00ak arte. Ohi bezala: astearte eta ostegunetan 19:00- 21:00 bitartean, gure egoitzan edo 943-527879 telefonoan edo web formulario hau betez:
Izen ematea

OHARRA:
Bizikleta mantentze egoera onean eraman behar da. Bizikletari aurreko gurpila kenduko zaio autobusera sartu aurretik, ondo sar dadin.  Errepuestoko kamara eramatea gomendatzen da.