Datorren martxoaren 9rako, Larregain sagardotegian bazkaria antolatu dugu. Bertara joateko, Urdaburuko lokaletik aterako gara (Juan de Olazabal 23), goizeko 8:30ean. Ibilbidea 14,5 km-takoa izango da, 800 m-ko desnibela eta gutxi gora behera 5 ordutan burutuko dugu.
Larregain sagardotegian bazkaldu ondoren, 17:00ak inguru autobusez itzuliko gara Errenteriara. Nahi duenak aldatzeko arropa eraman dezala bere motxilan.
Bazkaria + autobusak, 47 euro balioko du. Bazkideek lehentasuna izango dute. Plazak mugatuak dira, 50 pertsona.
Izena emateko epea:
Otsailaren 27an arratsaldeko 21:00etatik martxoaren 5ean arratsaldeko 19:00ak arte. Martxoaren 5ean mezu bat jasoko duzue plaza egokitu bazaizue eta kontu korronte zenbakia bidaliko dizuegu diru sarrera egin dezazuen. Idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako inprimaki honen bidez: