Ipar martxa irteera burutu dugu Billabona eta Asteasu artean

Gaur, martxoak 2, ipar martxako ibilbidea egin dugu: Billabona-Asteasu-Billabona.

15,200metroko ibilbidea izan da. Billabonako tren geltokitik atera gara eta bidegorria jarraituz Asteasura iritsi gara. Bertan, Urdaburuko bi mendizale asteasuarrak, Patxi Otegik eta Mikel Maizek, elizako kanpaidorrea ireki digute eta sekulako ikuspegiaz disfrutatu dugu, gainera herriko bitxikeriak ere kontatu dizkigute. Ondoren Erreka bailarara hurbildu gara Ybeltz burdinolaren aztarnak ikustera. Itzulera, jada xiririmi batekin lagunduta, ia leku beretik egin dugu. 16 pertsonek parte hartu dugu.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720315186801