Pasa den irailak 28-29 asteburuan Abau bordara irteera burutu genuen 22 partehartzailerekin. Eguraldi ona baina freskoa izan genuen orohar (gau oso hotza) eta eta txango ederrak, bereziki igandekoa.
Larunbatean euri zaparradarekin irten ginen Errenteriatik baina Matamachos portutik eguraldi onarekin irten ginen, Kalbeira eta Idoia mendiak igo genituen eta Abau bordan amaitu. Goiz samar iritsita, kanpoan merienda egin genuen eta barruan afaria. Oso gau hotzaren ondoren, igandean autobusak Yeguacerosera (Belagoako koartelera) eraman gintuen. Lehen igoera haizetsua eta hotza izan zen Kartxelara eta altuera galduaz epelago joan zen. Talde erdia aurreikusita ez zegoen Sarimendi mendia “tatxatzera” joan ginen eta bere oineko txabola baten alboan egin genuen otartekoa. Hemendik Holtzarte arroileruntz jaitsi, bere bira egin, zubi eskegi ikusgarria igaro eta Logibarren amaitu genuen, 8 orduren ostean. Hemen kaña azkar (eta garesti) bat hartu eta buelta Errenteriara.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720320733807
- Ipar martxako irteera: Urriak 5
- Ipar martxa irteera burutu genuen Villabonatik Alegiara