Argazki emanaldia: “Val D’Isére Vanois”. Urdaburuko ekitaldiak

Urriaren 17an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Juanmi Astizek, “Val D’Isére Vanois” argazki emanaldia emango du. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Uda honetan Alpeetara egindako irteera.