Arabako birako 20. etapa burutu dugu Artziniegatik Uretara

Gaur Arabako birako 20. etapa burutu dugu Artziniegatik Uretara 33 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina eta epela izan dugu. Etaparen lehen erdia atsegina izan da baina bigarrena itsusi eta zakarragoa, pinudi eta suebaki artean. Artziniegatik 9:20ean irten eta Montenegro tontorra igo dugu. Hemendik Santa Coloma auzora jaitsi eta bertan egin dugu hamaiketakoa.. Hemendik behera Campijo eta Arza auzoak igaro ditugu. Oso lokaztutako gerturapen baten ondoren, igoera bortitz samarra hasi da, dena suebakiz, Alto del Pando tontorreraino. Arabako bira osoko tontor baxuena izan arren gogorra suertatu da. Jaistiera ere bortitz samarra, baina zorienez lehorra zegoen, Ureta auzotik hurbil amaituz, 14:50 aldera. Etaparen ostean Artziniegara joan gara bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720321971945