Pasa den igandean, martxoak 17, guk antolatutako eskolarteko ibilaldi neurtua ospatu genuen. Guztira 148 haurrek eta 75 helduk parte hartu zuten, eta eskualdeko bost ikastetxe hauek: Telleri, Ama Guadalupekoa, Lezo Herri eskola, Orereta ikastola eta La Salle San Martzial. Bizarainera igotzen ziren bi ibilbide prestatu genituen, bat 8 km-trokoa eta bestea 10’5 km-trokoa. Goiz hotza izan arren, eguzkitsua ere izan zen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta bolondres aritu ziren gurasoei eta bazkideei.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720324555164
- Arabako birako 24. etapa burutu genuen Bergantzatik Sarriako parketxera
- Ipar martxako irteera burutu genuen: Irungo errekatxoak