Azaroaren 8an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
TOPAGUNEA: Goizeko 9:00etan geldituko gara Errioxako biribilgunean (Errenteria) edo 9:30ean Urruñako sarreran.
Errioxa biribilgunea (Errenteria): https://maps.app.goo.gl/mw4WewSyzVvisXL59
Urruñako sarrera (Rue Jean Fourcade): https://maps.app.goo.gl/pR35HnRYRLRRGWeJA
IBILBIDEA: 10,5km-ko ibilbidea izango da Urruñan (Iparraldean). Ez da batere laua izango, Notre Dame de Sokorri ermitatik, Zokoatik eta Urtubie gaztelutik pasako gara. Kotxe partikularretan joango gara, beraz, izen emateko ordena, kontuan hartuko da plazak antolatzeko momentuan.
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:
