Mendi Tour Errenterian, azaroak 6 eta 7. Niessen Zinemak.

Urdaburu Mendizale Elkarteak, mendi zinemako bi emanaldi antolatu ditu Errenteriako Udalaren babesarekin, azaroaren 6an (osteguna) eta 7an, arratsaldeko 19:00etan Niessen zinemetako 3. salan.

Bi egunetan formatu bera izango da. Gutxi gorabehera 2 orduko saioak izango dira.

Osteguna, azaroak 6 Soundscape (14 min), Zazpi (37 min) eta La Verte, une historie de pente raide (48 min)
Ostirala, azaroak 7 Haize Lerroak (13 min), Red Rock Revolution (8 min), L´ età sperimentale (27 min) eta ANDREA, an unpaved route (42 min)

Hemen promozio trailerraren esteka: Hemen esteka.

Sarrerak online erosi daitezke, errenteria.eus orrialdean (Sarrera salmenta edo Lekuona Fabrikan, edo emanaldia baino ordu bete lehenago Niessen Zinemetako sarreran.

Prezioa: 4 euro.