Oarsoaldeko birako 1. etapa burutu dugu Errenteriatik Jaizkibelgo kantinara

Gaur larunbata Oarsoaldeko birari hasiera eman diogu. Errenteriatik Jaizkibelgo kantinarainoko 1. etapa honetan 85 partehartzaile izan ditugu eta eguraldi kaskarra, baina ia euririk ez. Hasiera guztiz urbanoa izan da, Errenteriatik Pasai Antxo eta Trintxerpera. Hemendik Mendiolara igo gara eta bertako gotorlokuaren arrastoetatik San Pedrora jaitsi gara. Motoran Donibanera pasa eta tarte hau aprobetxatu dugu hamaiketakoa egiteko. Ondoren Kalaburtza eta Atalaiatik Mitxintxola gailurra igo dugu, kantinatik hurbil amaituz, Arrokaundietako bidegurutzean. Errenteriara bueltatu eta taldearen erdiak gure egoitzan bazkaldu dugu.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720331528904/