Argazki emanaldia: “Santander Mediterraneoko Bide Naturala”. Urdaburuko ekitaldiak

Otsailaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Carlos Bayón bazkideak, Mari Mar López bazkidearen laguntzarekin  “Santander Mediterraneoko Bide Naturala” izeneko argazki emanaldia emango du. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.