Argazki emanaldia: “Libelulak, haizearen hegoak”. Urdaburuko ekitaldiak

Marxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Iñaki Mezquita Aranburu argazkilariak “Libelulak, haizearen hegoak” izeneko argazki emanaldia emango du. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.