EMFk (Euskal Mendizale Federazioa) jakinarazi duenez, REAJrekin (Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarea) lankidetza-hitzarmen bat sinatzea negoziatu du, federatuek aterpekide izatearen onura guztiak lortzeko. Akordioa, 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2021 osoan izango du balioa.
Ondorioz, federazio-lizentziaren goialdean, eskuinaldean, egiaztatu ahal izango duzuenez, REAFen logoa agertuko da inprimatuta.
Hitzarmena behar bezala argitaratuko da EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) eta REAJren web-orri eta sare sozialetan, sinatuta dagoenean.
REAJren www.reaj.com webgunean, Facebook Twitterren eta Instagramen Aterpekide Txartelaren bidez eskura ditzakezuen deskontu, aterpe etab.en berri duzue.