Azaroaren 26an, larunbata, arratsaldeko 15:00etan, XXXIII. Bizikloia -XVII. Eneko Arcelus memoriala antolatu dugu.
Lasterketa:
–7 km. txirrindaz: Baleio sagardotegiaren ondoan dagoen aparkalekutik – Sorondora,
-7 km. korrika: Sorondo-Irurita-Ozentzio-Sorondo.
–Banaka edo bikoteka lehiatu ahal izango da. Bikoteka leihatzen bada, parte- hartzaileetako batek txirrida-tartea egingo du eta besteak, korrikakoa.
Sari-banaketa eta merienda:
-Sari-banaketa eta merienda Urdaburuko elkartean izango dira 18:00ak aldera.
Arauak:
- Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteak, ezta beste pertsona batzuei, parte-hartzaile izan ala ez, eragin diezazkieketenak ere.
- Parte-hartzaileek arau hauek onartzen dituztela sinatuko dute.
Izen ematea:
-Aurrez aurre URDABURU elkartean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.
-Elkartera deituz 943527879 – 686596732, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.
-Lasterketaren egunera arte.
*parte-hartzaile guztiak adinez nagusiak izango dira.