Bide zirkular atsegin honek Errenteriako hainbat auzo (Iztieta, Altzate, Olibet, Etxeberriak, Gabierrota, Fanderia, Agustinak, Gaztaino, Pontika, Galtzaraborda, Alberga, Versailles, Kaputxinoak) eta bertako hainbat parke batzen ditu: Nafarroa parkea, bakearen parkea, Txillida, Arramendi, Alaberga eta Manuel Zamarreño parkeak.
Nahiko ibilbide hiritarra eta irisgarria da. Edozein tokitan hasi eta amai daitekeen arren, informazio-panela Iztieta pasealekuan dago, ibaiaren ondoan. Bi noranzkoetan egin daiteke, horretarako, marka berdeei eta zuriei jarraitu besterik ez dago. Gainera, hiru zutoin daude denboren berri ematen dutenak, beste puntu jakin batzuetaraino.
Ibilbidearen ezaugarriak
Distantzia
9,39 km
Desnibel positiboa
136m
Desnibel negatiboa
136m
Ibilbidearen mapa eta tracka
Powered by Wikiloc