Arabako birako 19. etapa burutu genuen Angulo portutik Artziniegara

Larunbatean Arabako birako 19. etapa burutu genuen Angulo portutik Artziniegara 39 partehartzailerekin. Etapa ederra izan genuen, hasiera Gorobel mendizerratik, irteera unen 4 tanta besterik ez bota zizkigularik. Hasieran San Miguel urjauzia eta koba-iturburua bisitatu genituen eta kontu handiz bere gaineko atakara igo ginen. Urieta eta Moscadero tontorren ostean Aro portuan otartekoa egin genuen. Berriro oinez, ia etapa guztia geratzen zitzaigun baina ibilbide arinagoa. Dena pistaz, Añes herrira jaitsi ginen eta hemendik errekara. Igoera batek zelai panoramioetara eraman gituen. Besteak beste, Sojo eta Sojogutitik zehar Artziniegan amaitu genuen, bertan bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720321380785