Atzo, larunbata, Arabako birako 22. etapa burutu genuen Okondotik Aretara 50 partehartzailerekin. Goiz hotza baina eguraldi bikaina izan genuen eta oso etapa ederra eta panomarikoa, baita gogorra, igoera eta jaitsiera bortitzekin. 9:20 aldera irten ginen Okondotik. Igoera luze ata aldapatsuaren ostean Gallarraga tontorrera heldu ginen. Kontu handiz kanal edo eskaloi delikatu bat jaitsi ostean egin genuen hamaiketakoa. Hemendik aurrera dena belartsua eta panoramikoa izango zen Ganekogorta tontorrera. Jaitsiera aldapatsu baten ostean kordal baxuago bat jarraituz Kamaraka eta Goikogane igo genituen. Suebaki edo pista enpinatuetatik behera Laudioko Areta auzo alboan bukatu genuen 16:50 aldera, bertan bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720323279182