Ipar martxako irteera: maiatzak 31-ekainak 1 – Gasteiz

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak bi eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Gasteizera maiatzaren 31 eta ekainaren 1eko astebukaerarako.

Irteeraren informazioa: 

PLANA: Larunbatean goizeko 8:00etan Errenteriatik aterako gara eta igandean arratsaldeko 20:00etan itzuliko gara.

Gasteizeko eraztun berdea egingo dugu (Salburua, Olarizu, Mendizorrotz, Armentia, Zabalgane, Gobeo, Abetxuko, Gamarra…Gasteiz hiriburua inguratzen duten parke guztietatik ibiliko gara).

Egun bakoitzean 20km egingo dugu baina erabat laua da, goizean bi ordu ibiliko gara eta arratsaldean beste bi, presarik gabe.

GARRAIOAKotxe partikularretan joango gara (hitz egingo dugu, ahal den kotxe gutxien eramateko)

NON LO eta JAN: Jende kopuruaren arabera, apartamentuetan edo aterpetxe batean egingo dugu lo. Bazkariak ibilbidean egingo ditugu, bakoitzak bere motxilan eramango duena.

PREZIOA 50 euro gutxi gora behera, aurrerago konfirmatuko dugu. Plaza mugatuak. Plaza baduzu (konfirmazio emaila jasoko duzu)

IZENA EMATEA:

-otsailaren 26etik – martxoaren 4 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea