Ipar martxako irteera: Martxoak 22

Martxoaren 22an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Galtzarabordako topoko geltokian 8:50ean (topoa 8:59ean ateratzen da) edo Ficobako topoko geltokian 9:20ean.  

Ibilbidea: Irungo errekatxoak (13 km inguru). Dunboa eta Artia urbideak eta Olaberria eta Belbio errekatxoak ezagutuko ditugu. Aitzondoko urjauziaren bukaerara joateko aukera egongo da. Ibilbide hau ez da erabat laua izango.

ZER ERAMAN: Ura, Trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-martxoaren 21 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea