I. Gipuzkoako Emakumeen* Ibilaldia

Urdaburu Mendizale Elkartetik berri berezi batekin gatoz!

Gipuzkoako Mendizale Federaziotik eta Urdaburu Mendizale Elkartetik, Foru Aldundiaren babesarekin, berri berezi batekin gatoz! Aurten, 2025eko urriaren 19an, Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen* Ibilaldia ospatuko dugu! Egun berezia izango da urriaren 19koa, emakume* orok aukera izango baitu mendian elkartu, mendia gurea ere dela aldarrikatu eta bertan aske senti gaitezkela ahots batez azaltzeko. 

Urriaren 19an, goizeko 9:00etatik 09:30ak bitarte elkartuko gara Errenterian, eta 12 kilometro (330 metroko desnibelarekin) egingo ditugu elkarrekin. Ibilbidea, maila eta erritmo guztietara egokituko da. Ibilbidea amaitu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango du parte-hartzaile orok, eta, bide batez, inguruko herrietako emakume* ezberdinak ezagutu, esperientziak partekatu eta egun zoragarri bat pasatzeko aukera izango dugu.

Egun horretarako kamisetak egin dira, eta parte-hartzaile bakoitzak, ibilbidea hasi aurretik, kamiseta jasotzeko aukera izango du egunean bertan, irteera puntuan. Ekintzaren prezioa, urriaren 15a arte, 5€koa izango da, eta egun horretatik aurrera, 10€koa. Izena-emateko, jarraian azaltzen den formularioa bete behar da: 

Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen* Ibilaldirako IZEN EMATEA

Mezuari erantzunez bidaliko dizuegu non eta nola egin behar den ingresua, baita ibilaldiaren inguruko informazio guztia ere. 

Beraz, ez egin zalantza, emakume*, motxila hartu, eta goazen ahots batez mendiak ere gureak direla aldarrikatzera!

Kartela Emakumeen Ibilaldia