Joan den igandean, urriak 19, Gipuzkoako Emakumeen* Lehen martxa neurtua ospatu genuen, 2024ko urtarrilean onartutako Gipuzkoako Mendizale Federazioaren
Berdintasunerako Planaren harira.
Planaren sarreran jasotzen den bezala, Gipuzkoako Federazioak “konpromiso argia du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde federazio-eremu guztietan. Izan ere, tradizioz, mendizaletasuna eremu maskulinoa izan da, eta emakumeak ez dira bertara erraz iritsi. Gainera, genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipoek eta rolek baldintzatu eta mugatu dute emakumeen parte-hartzea”.
Konpromiso horren ondorioz, Berdintasun Kontseilua eratu zen, gehien bat emakume mendizaleek osatuta, eta talde horren lehen helburua aipatutako Berdintasun Plana sortzea izan zen. Berdintasun Kontseilua gaur egun ere lanean jarraitzen du hura gauzatzeko, eta antolatu dugun emakumeei soilik zuzendutako mendi ibilaldi hau, berdintasun planaren ekintzen barruan kokatu egin behar da.
Lerro hauen bidez, gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu parte-hartzaile guztie, baita laguntzen aritu ziren bolondres guztiei ere.
Zuen kemena, berotasuna eta adiskideasun- izpirituak, ekimen hau arrakasta biribila bihurtu zuten.
Zuei guztioi esker, pozez eta ahalduntzez beteriko eguna ospatu ahal izan dugu mendiaz gozatuz.
Mila esker!