2025eko urriaren 19an, Gipuzkoako lehen Emakumeen Martxa Arautua egin zen. Ibilaldian 300 emakume inguruk 12 kilometroko eta 330 metroko desnibela zuen ibilbidea egin zuten, erreferentzia gisa 4,5 km/h-ko abiadura konstantean egitea zuten erronka.
Irteera modu mailakatuan egin zen goizeko 9: 00etatik 9: 30era, parte hartze eta jai giroan, kirola, natura eta adiskidetasuna uztartuz.
Denbora errealak kontrol-puntuetarako eta helmugarako ezarritako denbora idealetatik gertu egotearen arabera egin da sailkapena.