Azaroaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Juan Esteban Aguirre bazkideak, berekin batera bidaia egin zuten hainbat argazkilariren laguntzarekin, “Islandiaren Xarmak” izeneko argazki emanaldia emango du. Film honek 2025eko ekainean uharte osoa zeharkatu zuen lagun talde batek egindako bidaia dokumentatzen du.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
