Otsailaren 8an, igandea, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren bigarren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Itxas-buru sagardotegian bazkari bat antolatu dugunez (soilik nahi dutenentzat), hona hemen zehaztasunak:
TOPAGUNEA: Goizeko 9:25ean Lezo-Errenteria tren-geltokian, trena 9:33ean ateratzen da, edo 10:05ean, Hernaniko erdialdeko tren geltokian.
IBILBIDEA: “Sagardotegien bidea”, ibilbide zirkularra, 9 km ingurukoa, aldapa pare bat duena eta asfalto gainean, hainbat sagardotegietara eramango gaituena. Ibilbidea tren geltokian amaitu baino 1,5 km lehenago, Itxas-buru sagardotegia dago. Puntu horretan bi talde egingo ditugu:
- Taldea: Bazkarian geldituko ez direnek, arduradun batekin aurrera jarraituko dute, tren geltokiraino eta hor bukatuko dute ibilaldia.
- Taldea: Bazkarian geldituko direnak Itxas-buru sagardotegian txotx egiten geldituko dira arduraduna itzuli arte.
Bazkaria (Sagardotegiko menua 45-50 euro).Bazkaldu eta gero treneko geltokira oinez joango gara (15 min gutxi gora behera).
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez, ibilaldia eta bazkarira edo soilik ibilaldira joango zaren esanez:
Bazkarirako plaza mugatuak, Urdaburuko Ipar Martxako taldekoek lehentasuna izango dute, izen ematearen ordena errespetatuko da.
Bazkarirako izena emateko epea: urtarrilaren 29ra arte, osteguna.
Ibilaldirako soilik izena emateko epea: otsailaren 7ra arte, larunbata.
