Ipar martxako irteera burutu genuen Hernaniko sagardotegietatik

Otsailaren 8an aurtengo bigarren ipar martxako irteera egin genuen. Hernaniko Sagardotegien 11 km inguruko ibilbideak,  hainbat sagardotegietara eraman gintuen, Itxas-buru, Elorrabi, Iparragirre, Altzueta… Zoritxarrez, eguraldia euritsua izan genuen eta batzuetan makilak erabiltzearen ordez euritakoa ireki izan behar genuen. 29 lagun elkartu ginen ibilaldia egiteko eta horietako 24, Itxas-buru sagardotegian antolatu geneukan bazkarira joan ziren.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720331940968