Azaroaren 7an goizean, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
TOPAGUNEA: 9:00etan Iztietako autobus geltokian (Oiartzungo autobusa 9:07an pasatzen da) edo 9:20ean Altzibarreko geltokian.
IBILBIDEA: “Arditurriko mehaztegiak”, 13 km inguru eta ez da erabat laua izango. Altzibar auzoan hasiko gara eta Arbelaitz bidetik mehaztegietara hurbilduko gara. Itzulera bidegorritik egingo dugu.
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.
