Abau Aterpea / COVID-19 Protokoloa

1.- Aterpea erabiltzeko pertsona kopurua
Aterpearen edukiera %100koa da une honetan.
Pertsonen arteko 1,5 metroak legeztatuta daude; ez da gomendioa, bete beharreko araua da.

2.- Erreserbak
Erreserbak idazkaritzan egingo dira astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30ra.
Erreserba egiten duen bazkideak bere taldekideen izen-abizenak eman beharko ditu, eta bere taldekoek protokolo hau betetzearen erantzule izango da. Aterpean egon eta hurrengo egunetan taldeko batek COVID-19 eramailea edo gaixotasuna garatu duela jakingo balu, Elkarteari jakinarazi beharko dio emailaren bidez: urdaburu.mendi@gmail.com. Aterpea erreserbatu duen bazkidea arduratuko da taldeko pertsona guztiek horren berri izan dezaten, behar diren neurriak hartzeko.

3.- Bazkideek eta bere taldekoek erabili beharreko garbitzeko eta desinfektatzeko elementuak
Aterpe barruan gel desinfektatzailea eta xaboia egongo dira.

4.- Bazkide bakoitzak mahaiak eta aulkiak desinfektatu beharko ditu erabili aurretik eta ostean.
Nahitaez garbitu behar dira sukaldeko tresna “arrunt” guztiak (labanak, guraizeak, patata zuritzekoak etab.) urarekin eta xaboaiarekin, eta hauek neurriz erabiltzea gomendatzen da.

5.- Aterpean egonaldia
Gutxieneko segurtasun-distantzia bete beharko dute aterpetik mugitzen diren bakoitzean bertan dauden pertsonak eta momentu oro musukoa jantzita.

6.-Sukaldea
Pertsona bakarra egongo da sukaldean, bazkidea. Pertsona horrek mahaia, mahai-tresnak edo baxera prestatu eta bilduko ditu, bai eta edariak, gainerako mahakideak eserita egon beharko dira.

Sukalde barruan, bazkideak musukoa jantzita une oro izan beharko du eta eskuak garbitu beharko ditu, bereziki sukaldeko edozein tresna erabili aurretik (tresnak, kazolak, zartaginak, taulak, baxera, mahai-tresnak etab.)
Sukaldea erabiltzen bukatutakoan, bazkideak erabilitako mostradorearen zatia urarekin eta xaboiarekin garbitu beharko du.

7.-Baxera, mahai-tresnak eta sukaldeko tresnen kokapena
Baxera, mahai eta sukaldeko tresnak, … ohiko lekuetan egongo dira, eta bazkidea soilik sartu ahal izango da hauek hartzera. Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu beharko ditu erabili behar diren bakoitzean.

8.-Mahaien erabilera
Gozaria/Bazkaria/askaria/afaria amaitu eta jaso ondoren, bazkideak azalera eta erabilitako eserlekuak desinfektatu beharko ditu.

9.- Komunak
Erabilera kontrolatua ezartzeko, gehienez bi pertsonek erabili ahalko dute batera.
Komunetan xaboi-banagailuak jarriko dira, eta horiek etengabe berrituko direla bermatuko da.

10.-Sukaldeko trapuak
Sukalderako trapuak bazkide bakoitzak ekarri beharko ditu bere erabilera esklusiborako, eta ezin izango ditu sukaldean zintzilik utzi, besteren batek erabilitzeko arriskua dagoelako.

11.- COVID-19 gaixotasunaren sintomak
Aterpea erabili eta hurrengo egunetan, bazkide edo egon diren pertsonetako edozeinek COVID-19 delakoaren eraginpean dagoela adieraztaen duen zantzurik badu, berehala jakinarazi beharko dio bazkideak Elkarteari (urdaburu.mendi@gmail.com).
Sintoma ohikoenak hauek dira: sukarra, eztul lehorra, nekea.
Hauek dira hain ohikoak ez diren beste sintoma batzuk: oinazea, eztarriko mina, beherakoa, konjuntibitisa, buruko mina, usaimena edo dastamena galtzea.

12.- Bazkideen eta haiekin datozen pertsonen erantzukizuna
Bazkide bakoitzak erantzun beharko dio ezarritako erabilera arauak betetzeari eta baita horiek ez betetzeagatik ezartzen diren isunei ere: erabiliera desegokia duten bazkideei aterpearen erabilera galeraziko zaie.